Nafarroa, 1.000 biztanleko 411,24ko tasarekin, PCR gehien egiten duen erkidegoa da

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 6a, 09:34

Nafarroak 268.342 PCR proba egin ditu pandemia hasi zenetik urriaren 1era arte, eta 1.000 biztanleko 411,24 probako tasa erregistratu du.

Datu horien arabera, PCR gehien egiten duen erkidegoa da, Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera.

Foru erkidegoaren atzetik, Euskal Autonomia Erkidegoa (376,84 PCR 1.000 biztanleko), Errioxa (366,85) eta Asturias (309,50) daude. Estatuko batez bestekoa 214,78koa da.

Irailaren 25etik urriaren 1era Nafarroan 23.787 PCR proba eta 275 antigorputzen test azkar egin dira. Pandemia hasi zenetik, 58.172 test azkar egin dira Nafarroan.

Irailaren 25etik urriaren 1era bitartean, autonomia erkidegoek, oro har, %8,3 handitu dute horrelako proba diagnostikoak egiteko gaitasuna. Gainera, ordura arte egindako PCR tasak gora egin du, 1.000 biztanleko 214,78ra iritsi arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!