Nafarroako Parlamentuak Trenasaren egoera ezagutzeko hainbat ekimen bideratu ditu

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 5a, 16:25

Gaur parlamentuko bozeramaileen batzordean hizketagai nagusietako bat Trenasa enpresaren itxiera izan da. Aste honetarako zenbait ekimen onartu dituzte, tartean Manu Aierdiren agerraldi bat eta lan saio bat enpresa batzordearekin.

Manu Ayerdi enpresa eta ekonomia garapenerako kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan:  ostegun honetan eta urriaren 23an hitz egingo du parlamentuan, Trenasa enpresaren egoeraren eta bere departamentuak aurreikusita dituen jardueren berri emateko. EH Bildu, Izquierda Ezkerra eta Navarra Suma izan dira kontseilariaren agerraldia eskatu dutenak.

Orain arte egin bezala, EH Bilduk eta Izquierda Ezkerrak exijitu dute gobernuak bere esku dagoen guztia egin dezala enpresaren itxiera galarazteko, azkenean itxiera gauzatzekotan, jasotako diru publiko guztia itzultzeko exijitu diezaiola, eta enpresei oro har, konpromisoa eskatu diezaiela, eskualdeaarekin eta herritarrekin.

Ayerdiren agerraldiaz gain, aste honetan lan-saio bat izango dute parlamentuan, enpresa-batzordearekin, lantegian aurkeztutako eenpleguareen erregulazio espedientearen inguruko balorazioa eta proposamenak egin ditzan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!