Adierazpen insituzionalak aho batez onartu beharko ditu aurrerantzean parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 5a, 16:21

Nafarroako Parlamentuak barne araudia aldatuko du, adierazpen instituzionalak soilik aho batez onartu ahal izateko. Orain arte nahikoa zen gehiengo sinplea lortzea, eta horrek adierazpen instituzionalen garrantzia murrizten zuen; aurrerantzean, berriz, talde guztien babesa izan beharko du.

Helburua onartutako adierazpen instituzionalen kopurua murriztea da, eta aurrera egiten dutenek parlamentu osoaren borondatea ordezkatzea. Hala gertatzen da bai Espainiako Kongresuan eta Senatuan, bai erkidegoetako parlamentu gehienetan.

Nafarroan, ordea, batzordea hasi baino bost minutu lehenago aurkez daitezke, eta horrek adierazpenen berehalakotasuna eta gaurkotasuna errazten duen arren, ekartzen du adierazpen asko izatea: astelehenero onartzen da bat baino gehiago, zenbaitetan puntuka zatituta.

Beraz, aldaketa hau tramitatu du Parlamentuko Mahaiak, eta talde guztien babesa izan du, Navarra Sumarena izan ezik, eztabaida ahalmena murrizten duelakoan.

Geroa Bairen iritziz, esaterako, aldaketa hau beharrezkoa zen, adierazpen instituzionalei behar duten garrantzia eta zorroztasuna emateko. PSNrentzat, baliagarria izango da adierazpen instituzionalen erabilira politikoak ekiditeko, batasun irudia emateko, eta adierazpenei garrantzia eta indarra emateko.

Testua osteguneko osoko bilkurara igorri dute, eta parlamentuko gehiengoaren babesa duenez, hilaren 19an sartuko da indarrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!