Igandean egindako 2.614 PCR probetan 302 positibo antzeman ditu Osasun Departamentuak, hau da, %11k eman dute positibo. 20 pertsona artatu dituzte ospitaletan eta jadanik 239 dira ingresaturik daudenak. Zainketa Intentsiboetako Unitatea egonkor mantentzen da 25 gaixoekin.
"Olatuaren goi ordokian gaudela ematen du" azaldu du Santos Indurain Osasun kontseilariak, "Datuak ez doaz goruntz eta akso diren arren egonkor mantentzen dira".