Hildakorik ez Nafarroan koronabirusarekin, bederatzi egunean lehendabizikoz

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 5a, 11:17

Kutsatuak 300en langatik behera geratu dira. Egun batean 276 izan dira, egindako 3.137 PCR proben %8,8 hain zuzen ere.

Gaurko astelehen goiz ilunean, argi izpi bat: bederatzi egunean lehendabizikoz, koronabirusarekin hildakorik ez 24 orduan. Datuak larunbatekoak dira. Osasunbideak plazaraturiko azkenak. 

Hildakoak ez egoteaz gain, kutsatuak 300en langatik behera geratu dira. Egun batean 276 izan dira, egindako 3.137 PCR proben %8,8 hain zuzen ere. Positiboen beherakada, bihurgunearen apaltzea, ez festen denboraldiaren amaierarekin batera iritsi da.

Hori bai, Azkoienek, Faltzesek, Funesek eta San Adrianek perimetralki konfinaturik segitzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!