Ikasturte hasiera honetan, asko mintzatu gara kutsaturiko ikasleez, baina apenas hitz egin dugun irakasleez.
Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez, sare publikoko 916 irakaslek hartu dute baja ikasturtea duela 25 egun abiatu zenetik. Sare publikoko irakasle guztien %10 dira. Eta joan den urteko epe bereko bajen halako bi.
617k gaixotasun arruntengatik utzi diote lan egiteari. 299k, koronabitrusarekin loturiko arrazoiemgatik: hau da, gaixotu direlako edo konfinatu dituztelako.
Beste datu bat: Itunpeko sarea barne, irakasleen artean PCR positiboak 116 izan dira. Irakasle guztien %1.