Osasun Departamentuak unitate mugikor bat ezarri du sasoikako langileei PCR probak egiteko nekazaritzako ustiategietan, mahats bilketa garaian.
Neurri horrek osasun zerbitzuen eta nekazaritza sektorearen arteko koordinazioa erraztuko du, eta "Covid-19 kasuen detekzioa arintzeko eta langileentzako desplazamenduak saihesteko balioko du", Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez.
Unitate mugikor hori Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzaren eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bizi Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritza Teknikoaren mende dago, eta Refenan PCR probak egiten dituzten ospitalez kanpoko larrialdietako taldeetako osasun langileek osatzen dute. Laginketa lan horietara Mendillorrira, Leitzara edota Azkoienera mugitu diren pertsona berak dira.
Jardueraren helburua da “sektorean egindako proben kopurua handitzea, bereziki lan batzuen iraupen eskasarengatik”.