Langabezia %2,12 jaitsi da irailean Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 2a, 09:33

Lansareren enplegu bulego bat.

825 pertsona gutxiago daude lanik gabe; guztira, 38.145.

Langabezia 825 pertsonatan jaitsi da Nafarroan irailean, %2,12, eta guztira 38.145 langabe daude, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia ministerioak gaur argitaratu dituen datuen arabera. Azken urtean, 7.708 langabe gehiago daude foru erkidegoan, %25,32 gehiago.

Irailean, langabeziak behera egin du Nafarroan sektore guztietan, aurretik lanik gabeko zeudenen taldean izan ezik, 115 pertsona gehiago zenbatu baitituzte. Jaitsiera handiena zerbitzuen sektorean izan da, aurreko hilabetean baino 589 langabe gutxiago baitaude; ondoren, industrian (246 gutxiago), nekazaritzan (65 gutxiago) eta eraikuntzan (40 gutxiago).

Nafarroan, 38.145 langabeetatik, 15.924 gizonak dira eta 22.221 emakumeak; 4.375, 25 urtetik beherakoak dira (2.271 gizon eta 2.104 emakume), eta gainerakoak, 33.770, adin horretatik gorakoak (13.653 gizon eta 20.117 emakume).

Sektoreka, gehienak, 25.479, zerbitzu sektorekoak dira, 4.940 industriakoak, 2.065 nekazaritzakoak eta 1.740 eraikuntzakoak. Guztira, 3.921 dira aurreko lanik gabeko kolektibokoak.

Estatuan, enplegu zerbitzu publikoetako bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak (lehengo Inem) behera egin du: 26.329 langabe gutxiago zeuden irailean (-%0,7), 1996an hasitako serie osoko jaitsiera handiena hilabete honetan.

Kontratazioari dagokionez, Nafarroan 39.187 kontratu egin ziren irailean; 16.011 gehiago aurreko hilabetearekin alderatuta (%69,08) eta 2.205 gutxiago aurreko urtearekin alderatuta (% 5,33).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!