Goizaldeko lurrikaren 40 erreplika baino gehiago izan dira

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 18:25

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, lurrikarak batez ere Iruñean eta inguruko herrietan nabaritu dira, eta ez dute kalte garrantzitsurik eragin, baina herritarren artean kezka sortu dute.

Goizaldean Lizoainen izandako 4,6 eta 4,4 graduko lurrikaren hainbat erreplika erregistratu ditu Nafarroak, baina intentsitate txikiagoarekin. Azken lurrikara 09:48an erregistratu da eta 2,9 gradukoa izan da. Institutu Geografiko Nazionalaren datuen arabera, Iruñean, Arren, Huarten, Mendiorozen, Sarrigurenen, Mutiloaltan, Mutiloabeitian, Agoitzen, Olazen eta Torresen sentitu dute.

Dardara horren ostean, beste zortzi mugimendu sismiko izan dira, 1,5 eta 2,1 gradu arteko magnitudearekin. Guztiek Lizoain izan dute epizentroa, batek izan ezik, Noainen izan duena. 13:38an izan da, 1,9 graduko magnitudearekin.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, lurrikarak batez ere Iruñean eta inguruko herrietan nabaritu dira, eta ez dute kalte garrantzitsurik eragin, baina herritarren artean kezka sortu dute, SOS Nafarroako 112 telefonora deitu baitute mugimendu sismikoak izan diren ala ez baieztatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!