‘Bizi kilometroak’ elkartasun kanpaina abian jarri du Saray elkarteak

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 10:13

Maria Jose Oraa, Saray elkarteko presidentea, gaur, kanpainaren aurkezpenean, Ermitagañako egoitzan.

Aurten ez denez bularreko minbiziaren aurkako lasterketarik izango, baina Saray elkarteak elkastasun deialdiari eutsi dio: nahi duen orok dortsal birtual bat erosi ahal izango du, ikerketan laguntzeko. 

Bularreko minbiziaren aurkako lasterketarekin biltzen duen dirua ikerketara bideratzen du urtero Saray Elkarteak. Iaz, esaterako, 75.000 euro inbertitu zituen hiru ikerketa proiektutarako, eta 2015etik, 358.000 euro. Elkartasuna baita Sarayren oinarri eta motore nagusia.

Aurten, ordea, ezin izango dute lasterketa egin. Baina minbiziak etenik ez duen moduan, elkartasunak etenik ez izatea bilatzen dute. Horretarko, Bizi kilometroak donazio kanpaina jarri dute abian: nahi duen orok bere ekarpena egin ahal izango du, dortsal birtual bat erosita, bost euroko prezioan.

Iaz 15.000 dortsal saldu zituzten, eta aurten, kopuru hori gainditzeko helburua dute; 2.020an jarri dute zerumuga, urtearen zenbakian. 

Baina ez da hori izango aurtengo proposamen bakarra. Utero bezala, urriaren 25ean Nafarroa arrosaz tindatzeko deia ere egin baitute, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gogorarazteko, pandemia batean egonda ere, minbiziak hor jarraitzen duela, eta baita haren kontrako borrokak ere.

Erosteko epea zabalik

Dortsal birtuala eskuratu eta ekarpena egiteko epea zabalik dago jada, eta hilabete amaierara arte iraungo du. Sarayren webgunean (www.asociacionsaray.com), elkartearen Ermitagaña kaleko egoitzan edota La Caixaren bulegoetan (elkartearen kontu korrontean: ES10-2100-5312-21-0200073106) erosi ahal izango da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!