Euskal presoen senideek egiten dituzten kilometroak erosteko ekimen bat martxan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 10:38

Etxerat elkarteko kideak, Iruña Okako bideko gasolindegian egindako agerraldian.

Gasolinarako dirua behar dugu dinamikaren bigarren atalean, finantzazio kolektibo bat jarri du martxan Etxerat-ek, urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroetako batzuk modu solidarioan erosteko.

Elkarfunding bat aurkezten du Etxerat elkarteak, euskal presoen senideek bisitak egin ahal izateko urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroetako batzuk modu solidarioan erosteko.

Joan den ekainean Gasolinarako dirua behar dugu dinamika aktibatu zuten, eta horren bidez ohartarazi nahi izan zuten Covid-19ak egoera arriskutsuenetan dauden pertsonak (besteak beste, presoak eta haien senideak eta gertukoak) gehiegi kolpatzen dituela eta zama gehigarri handia suposatzen duela presoen senideentzat urrunketa jasaten jarraitzen dutelako, eta, batez ere, senideei ekonomikoki laguntzea proposatu zuten, neurri batean, egoera hau arintzen saiatzeko.

Hiru aukera proposatzen dituzte elkarfunding-ean parte hartzeko.

  • 130 kilometroko erosketa, 10 euroko dohaintzaren bidez (poltsa bat opari)
  • 190 kilometroko erosketa, 15 euroko dohaintzaren bidez (kamiseta bat opari)
  • 260 kilometroko erosketa, 20 euroko dohaintzaren bidez (poltsa + kamiseta + giltzatako-zintzilikaria opari).

Nnahi duen orok parte hartu ahal izango du kilometroak erosiz. "Trukean, albaran bat emango zaizue eta, laster, zuen ekarpenari dagokion materiala jasoko duzue", adierazi dute Etxerat elkarteko bozeramaileek. Depositoakbete.eus webgunean, materiala dago eskuragai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!