Santos Indurain: “Datuek arnasaldi bat ekarri dute, baina ez lasaitasuna”

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 09:46

Santos Indurain Osasun kontseilaria, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuan.

Santos Indurainek adierazpenak eman ditu Nafarroako Parlamentuan. Atzo 223 positibo atzeman zituztela jakinarazi du, 3.317 proba eginda. “Kurba apaldu" beharra dagoela nabarmendu du.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuraren aurretik adierazpenak eman ditu Santos Indurain Osasun kontseilariak, eta koronabirusaren datu berriak eman ditu: 223 kasu berri atzeman zituzten atzo, 3.317 PCR proba egin eta gero. Positibotasuna %6,7koa da.

“Datuek arnasaldi bat ekarri digute, baina inolaz ere ez lasaitasuna”, adierazi du, irmoki. Nafarroa 300 kasuren inguruko “lautada” fasean dagoela esan du, eta orain bihurgunea apaltzea dela xedea.

Azkoien, beste aste batez itxita

Azkoiengo itxialdiari dagokionez, jakinarazi du departamentuaren asmoa dela herria beste aste batez ixtea, neurriak funtzionatzen ari direlako, baina oraindik aurrera egiten jarraitu beharra dagoelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!