Greba mugagabea eginen dute Trenasako langileek urriaren 2tik aurrera

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 28a, 15:14

CCOOk, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, "gogor" kritikatu du zuzendaritza: "Ekainean ERTE bat sinatu eta 2019an 6 milioi laguntza publiko jaso ostean".

CAF multinazionaleko Trenasako langileek batzarra egin dute astelehen honetan Castejongo lantegiaren itxieraren aurrean egin beharreko mobilizazioak erabakitzeko, eta greba mugagabea deitu dute urriaren 2tik aurrera. CCOOk, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, "gogor" kritikatu du enpresaren zuzendaritza ixteko erabakia, "ekainean ERTE bat sinatu eta 2019an 6 milioi euroko laguntza publikoak jaso ostean".

CCOOren Industria Federazioaren iritziz, "enpresa-kultura baten aurrean gaude, langileak ahalik eta gehien estutzen saiatzen dena, etekinak handitzea beste helbururik gabe; izan ere, pandemiak ez du eraginik izan lantegi honetan eta taldean, ez baita eskaerarik galdu; aitzitik, taldea oso garrantzitsuak diren batzuen esleipenaren zain dago".

Gainera, sindikatuak azpimarratu duenez, Sodenak "6 milioi euroko diru publikoa eman zuen, eta, horregatik, besteak beste, onartezina da zuzendaritzak lantegia ixteko duen asmoa, eskaerak eta irabaziak handitzen ari diren une honetan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!