'Non dago Mikel?' dokumentalak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 28a, 10:41

David Perezen 'Ane' filmak eskuratu du Donostiako 68. Zinemaldiko euskal zinemaren saria, eta Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas 'Pitu'-ren lanak, berriz, aipamen berezia, "giza eskubideen urraketa lazgarri eta sistematikoaren testigantza erakusteagatik".

Atzo bukatu zen Donostiako 68. Zinemaldia, eta, besteak beste, Irizar saria banatu zuten. Ane filmak jaso zuen saria, baina Non dago Mikel?-i aipamen berezia egitea erabaki zuen epaimahaiak. 

Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala, hilaren 22an. Mikel Zabaltza gazte orbaiztarraren istorioa kontatzen du. Orain dela 35 urte, 1985ean, Zabaltza desagertu zen. Guardia Zuibilak atxilotu egin zuen ETAko militante batekin nahasita, eta 20 egunez desagertuta egon ondoren bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zen. Zabalza desagertuta egon zen egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Ahotsa.info eta Izar Films izan dira lanaren ekoizleak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!