Hiru pertsona hil dira Nafarroan koronabirusarekin azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 28a, 08:54

58 eta 99 urteko bi emakume eta 56 urteko gizonezko bat dira zendutakoak. 31 pertsona hil dira irailean koronabirusarekin. Atzo beste 363 positibo berri antzeman ziren Nafarroan.

Astebe darama Foru Erkidegoak 300 kasuetatik gora egunero eta atzo ere, 363 positibo berri izan ziren. Egiten diren proba kopurua ere ez da baxua, atzo 3.336 PCR egin baitziren Nafarroan bainan horietatik ateratzen diren positiboak gehiegi dira. %10eko positibotasuna du une honetan Nafarroak. Gogoratu, Nazioarte Osasunarendako Erakundeak %5ean ezartzen du gaitza kontrolpean izateko positibotasun maila.

Atzo 10 pertsona ingresatu zituzten baina emandako sendagiriekin, Nafarroako ospitale sarean 220 pertsona daude ingresatuta une honetan, ostiralean baino hiru gutxiago eta egonkor mantentzen da Zainketa berezia behar duten covid gaixoen zifra, 26 pertsona baitaude uneotan ZIU-n.

Positibo berriei dagokionez, bataz besteko adina 37urtetan ezartzen da eta gehienak iruñea eta iruñerrikoak dira, %67. Arrotxapea da kasurik gehien dituen auzoa, Txantrea, Donibane eta Arrosadia atzetik dituela. Iruñerritik kanpo, Azkoienen oraindik ere inzidentzia altua da, atzo beste 19 kasu antzeman baitzitutzen ostegunetik itxita eta ez ohiko neurri zorrtzen pean dagoen herri honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!