COVID gaixoak sare pribatura bideratzeaz esandakoa zuzentzeko eskatu dio LABek Induraini

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 24a, 13:31

Koronabirusaz kutsatutako gaixoak sare pribatura bideratzea sare publikoan artatzea baino merkeagoa dela adierazi du Nafarroako osasun kontseilariak. Esandakoa zuzendu ezean, haren dimisioa eskatuko du sindikatuak.

Esandakoa datuekin egiaztatzeko eskatu dio LAB sindikatuak Nafarroako osasun kontseilari Santos Induraini: "Antzeko adierazpenak ezin dira egin, eta are gutxiago Kontuen Ganberaren txostenek arlo publikoko eta pribatuko ospitaleratze kostuen arteko aldeak kalkulatzeko erabiltzen den metodologia bera zalantzan jartzen dutenean". 

Sindikatuaren ustez, sare pribatua publikoarekin konparatzeko erabilitako prezioek "ez dute lehenbizikoaren osasun prozesu osoa aurreikusten". Entitate pribatuen "erreskatea" diru publikoarekin egitea justifikatzeko testuingurua prestatzen ari ote diren galdegin du LABek: "Ez ote dira ari berriz negoziatzen hasieran erakunde pribatuekin igotzeko adostu zituzten prezioak? Ez ote dira ari alarma egoeran erakunde pribatuek jasandako negozio kuotaren jaitsiera estali nahian?".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!