Prostituzioaren abolizoa eskatu dute gobernu ordezkaritzaren aurrean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 23a, 14:11

Nafarroan 500 eta 700 artean dira prostituzioan dabiltzan emakumeak, gehienak sare eta mehatxuen menpe. 2.500 nafarrek jotzen dute haiengana egunero. Koronabirusaren unerik latzenetan ere, lan egitera behartu dituzte.

Irailaren 23a da gaur, sexu esplotazioaren kontrako nazioarteko eguna. Horregatik, Nafarroako prostiuzioaren abolizioaren aldeko emakume plataformak proposamena helarazi dio gaur Espainiako Gobernuari, sexu ustiapena helburu duen emakume eta nesken salerosketa behin betiko bertan behera gera dadin.

Hiru puntuko proposamena aurkeztu dite Espainiako Gobernuari. Prostituzioan, biktimen diren emakumeak babestu, artatu eta aurrera egiten lagundu, sexu esplotazioaren sareak eta proxeneten jarduerak zigortu eta azkenik prostituzioaren eskaria desaktibatu, horretarako sexu iragarki edo ta pornografia bezalako jarduerak kontrolatuz.

Prostituzioaren abolizioaren aldeko emakume plataformak manifestua eta eskaria erregistratu du Nafarroako Gobernu ordezkaritzan. Elkarretaratzea egin nahi zuten baina espainiako poliziak ez die utzi eta kazetari aurreko adierazpenak, plazaren bestaldean egin behar izan dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!