Osasuna eta eskubideak aldarrikatzeko auto karabana eginen dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 23a, 13:53

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak eta Oñati lotuko ditu protestak. Nafarroan 9:00etan irtengo dira autoak, Berriozarretik.

Osasun krisia kudeatzeko Hego Euskal Herriko instituzioek aurrera eraman duten politikekin ez dago ados Osasuna eta Eskubideak taldea. Horregatik "osasun publikoan egindako murrizketak" eta "arreta eskasa" salatzeko auto karabana eginen du larunbatean. Hego Euskal Herriko lau hiriburuak eta Oñati batuko ditu protestak. Iruñean Decathlon dendaren parkinean izanen da irteera, 9:00etan.

Taldearen antolatzaileek ikerketa independentea eskatu dute, "inolako beldurrik eta kontrolik gabe". "Antizientifismotzat" jo dute datuak zalantzan jartzen dituzten ikerketak ez aztertzea. Zahar etxeetan bizi den "utzikeria", haurrak "sufritzen ari diren distopia", komunikabideek sortzen duten izua, musukoen erabilera eta piliziaren errepresioa salatuko dituzte, besteak beste. Salaketak eta eskakizunak biltzen diteuen manifestu bat egin du taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!