Duela aste bat, Zaballako espetxean, preso gazte bat urkatuta agertu zen. Iruñeko kartzelatik eraman zuten bertara, abuztuan. Duela aste bi Igor Gonzalez, euskal preso politikoa, hilik topatu zuten Martuteneko presondegian. Aurretik ere asko izan dira espetxean hildako pertsonak. Preso sozialek eta politikoek kartzeletan bizi duten egoera larriaz mintzatu gara Amaia Alvarez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko irakasle eta kazetariarekin. Haren ustez, iluntasuna da nagusi espetxeen inguruan. Zer gertatzen da barruan? Zergatik izkutatzen dituzte heriotzak? Zergatik ez dituzte ikertzen kasu hauek? Legedia berritzea ezinbestekoa da, espetxe sistema errotik aldatzeko. Hala dio Amaia Alvarezek.