50 koronabirus kasu Nafarroako adinekoen egoitzetan

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 22a, 09:22

Azken orduetan beste agerraldi bat atzeman dute Funesko egoitzan, bi pertsonari eragiten diena.

Nafarroako egoitzetan une honetan 50 kasu aktibo baieztatu dira, eta beste agerraldi bat antzeman da Funes udalerriko zentroan, bi kasu berrirekin.

Bestalde, agerraldi aktiboei dagokienez, beste bi kasu atzeman dituzte San Joseko urritasunak dituzten pertsonentzako zentroan, eta Mentaliako psikogeriatria zentroan, Olaben, beste bi kasu zenbatu dituzte Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Gaur egun, 50 kasu aktibo daude (joan den astean 31 ziren), eta hamahiru paziente sintomatiko eta zortzi asintomatiko daude egoitzetan. Beste bost ospitaleratuta daude eta beste 24 Iruñeko eta San Adriango baliabideetara eraman dituzte.

Bestalde, dagoeneko hemezortzi alta epidemiologiko izan dira. Profesionalei dagokienez, 36 positibo sintomatiko izan dira (aurreko astean 35 izan ziren) eta 21 asintomatikoak (joan den astean 13).

Halaber, sei pertsona hil dira, guztiak ospitaleetan, uztailaren 1etik.

Desgaitasuna duten pertsonen zentroei dagokienez, hamasei kasu aktibo daude; horietatik lau ospitaleratuta daude, bi sintomarik gabekoak dira eta zentroetan jarraitzen dute, eta beste hamabi bitarteko baliabideetan daude. Uztailaren 1etik ez da heriotzarik izan.

Kasu guztietan, Nafarroan horrelako zentroetarako protokoloa aktibatu da, eta bost zentroetako langile eta egoiliar guztiek probak egingo dituzte datozen orduetan covid-19a detektatzeko.

Bisitak eta egoitzetako irteerak mugatuta geratu dira, horietan kasu aktiboak izateari utzi arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!