Erabakitze eskubidearen "diskurtso eta praktikak" Nafarroatik garatzeko batzarra eginen du Gure Eskuk

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 18a, 13:03

Nafarroa, ortzemuga berri baten bila herrialde batzarra irailaren 26ean eginen da Katakraken.

Arrazoi ezberdinak medio, Nafarroan erabakitze eskubidearen espazioa desegituratzen joan dela iritzi dio Gure Esku dinamikak. Hori dela eta, "espazio horren berregituraketaren" bideari ekiteko Nafarroa, ortzemuga berri baten bila herrialde batzarra antolatu du. Irailaren 26an izanen da, Katakraken. Parte hartzeko izen eman beharra dago. 

Gai ordena:

  • Nafarroan lurreratutako diskurtsoa garatu.
  • Nafarroako ekintza plana garatu. Hiru ildo nagusi:
    • Gure Esku egituratu eta sendotu.
    • Hamaika gara eta sinadura bilketa artikulatu.
    • Piriniotako ekintza gauzatu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!