2023ra bitarte 127 suhiltzaile lanpostu betetzea aurreikusi du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 18a, 12:48

Aurten 30 lanpostu betetzeko deialdia eginen du gobernuak, 2019ko lan-eskaintza publikoan aurreikusitako zazpiez gain.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak ostiral honetan jakinarazi duenez, legegintzaldi honetan, 2020tik 2023ra bitartean, lan eskaintza publikoetan 127 suhiltzaile lanpostu betetzeko deialdia egitea aurreikusten du Gobernuak. Zehazki, 2020rako 30 lanpostu deituko dira, 2019ko lan-eskaintza publikoan aurreikusitako zazpiez gain, eta 30 plaza sartuko dira 2021, 2022 eta 2023ko lan-eskaintza publiko bakoitzean, legegintzaldiaren amaieran 127 izatera iristeko, kontseilariak Nafarroako Parlamentuan EH Bilduk eskatuta egindako agerraldian azaldu duenez.

Remirezek adierazi duenez, uztailaren 24an dokumentu bat bidali zien Mahai Sektorialeko sindikatuei, sailak 2020-2023 aldirako egindako plazen plangintzarekin, "epe ertainerako planteamendu bat, jakitun izanik azken urteetako beharrak eta gabeziak ezin direla egun batetik bestera konpondu; beraz, beharrezkoa ikusi da plangintza bat ezartzea, legegintzaldiak hartzen duen aldian egiturazko beharrei erantzun ahal izateko". 

Javier Remirezek azaldu duenez, irailaren 22an akordioaren zirriborroa aurkeztuko die sindikatuei, ondoren Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrera eramateko, eta "akordioak lortzeko" gobernuaren prestutasuna agertu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!