Remirez: "Ez dugu konfinamendu orokorrik aurreikusten, baina eremu zehatzetan ezarri ahal izango lirateke"

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 17a, 10:02

Bihar sartuko da indarrean Nafarroako Gobernuak pandemiaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak bateratzen dituen araua.

Orain arte zigor-araubidea hainbat lege-testutan sakabanatuta zegoen, eta, onartutako Foru Lege Dekretuaren bidez, osasun publikoaren arloko arau-hausteak argitu eta xehatu nahi izan ditu gobernuak. Javier Remirez lehen presidenteordeak berretsi duenez, "Nafarroako gizartearen gehiengoa bere betebeharrak betetzen ari da”. Baina onartezinak diren jarrerak atzeman dituztelako aldatu dute zigor araudia.

Datuak ere eman ditu: uztailaren erdialdetik, guztira 1.120 salaketa jarri ditu Foruzaingoak. Gehienak, 910 salaketa, maskarak ez erabiltzeagatik, eta 145 salaketa, botila festetan parte hartzeagatik. Bada, aurrerantzean, maskara erabiltzeko betebeharra ez betetzeagatiko gutxieneko zigorra 300 eurokoa izango da 1,5 metroko distantzia errespetatzen ez denean, eta 600 eurokoa botila festetan parte hartzeagatik. Hiru arau-hauste mota arautu ditu gobernuak: Arinak, 100 eta 3.000 euro arteko isunekin zigortuko dituzte; larriak, 3.001 eta 60.000 euro arteko zigorrak jasotzen dituztenak; eta oso larriak, 60.001 eta 600.000 euro arteko isunekin zigortuko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!