301 kasu positibo atzeman ditu Nafarroak, eta 82 urteko emakume bat hil da

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 17a, 07:55

Atzo 23 lagun ospitaleratu behar izan zituzten, bat ZIUn. Guztira 145 dira koronabirusaz kutsatuta ospitaleratuta dauden pertsonak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, 301 kasu positibo berri atzeman zituen asteartean Nafarroako Gobernuak, osasun sistema publikoan 2.851 PCR proba egin ostean (% 10,5 positibo).

Gaixotasun horrekin lotutako 23 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroako ospitaleetan, horietako bat ZIUn. Hala ere, alten eta bajen balantzearen ostean, Nafarroako ospitale-sarearen okupazioa egonkor mantendu da Nafarroako ospitale sarean 145 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, COVID-19rekin (atzo baino 7 gehiagok); horietatik 11 ZIUn daude, eta beste 18 etxean. Gainerakoak, 116 gaixo, plantan daude. 

82 urteko emakume bat hil zen COVID-19ren ondorioz, eta guztira 549 pertsona dira hil direnak. Nafarroako hilkortasun indizea maiatzaren 11tik aurrera atzemandako kasuen %0,2an dago.

Eskualdeka, Iruñean eta Eskualdean positiboen %47 erregistratu dira, Tuteran %25, eta Lizarran kasuen %10.

Erregistratutako kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 30-44 urteko eta 45-59 urteko taldeak dira nagusi (%22), eta, ondoren, 15-29 urteko taldeak (%21). Jarraian, 15 urtetik beherakoen taldea dago, %17rekin, 60-75 urte bitartekoen taldea, %11rekin, eta, azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago,%7rekin. Kasu berrien batez besteko adina 38,7 urtekoa da.

Generoari dagokionez, %51 emakumezkoak dira, eta %49 gizonezkoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!