EAko jarduneko idazkari nagusiaren "gizatasunik eza" salatu du Miren Aranoak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 16a, 08:33

EAren krisiaz mintzatu da alderdiko Nafarroako koordinatzaile Miren Aranoa Twitterren: "Ez naiz isilduko. Nahikoa da! Denak ez du balio, ez politikan, ez bizitzan". Aranoaren ordezkoa "gizatasunik gabe" exekutiba nazionaletik bota dutela deitoratu du.

"Bere garaian isildu nintzen. Ez dut berriro egingo. Ez da inolako sekretua nire Alderdiaren barne egoera. Tentsio gehiegi pilatuta. Nire osasunarekin ordaindu dut. Urtebeteko baja medikoa. Inork ez luke hau pasa behar. Gizagabea da ". Mezu horrekin abiatu zuen Twitterren Eusko Alkartasunak Nafarroan duen koordinatzaile Miren Aranoak alderdiak bizi duen gatazka agerian utzi duen haria.

Miren Aranoak "errespetu falta handiak" eta "asko jasan izana" salatu du. Ainhoa Arano bere ordezkoa "exekutiba nazionaletik botatzea" leporatu zion Eba Blancori, Aranoa bere funtzionario-lanpostura itzultzean berreskuratuta dagoela argudiatuta. Osasuna suspertzeko pixkanakako prozesu baten barruan, ikasturte hasiera honetan Nafarroako eskolako irakasle-plaza publikora itzuli dela azaldu du, eta gogorarazi du berriki uko egin diola paralmentario-aktari foru ganberan. Duela egun gutxi, irailaren 7an, Arantxa Izurdiaga abokatuak ordezkatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide gisa eta Eusko Alkartasunak bere bi eserlekuetako bat galdu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!