Moriako errefuxiatuak "eskuragarri dauden" baliabideetan hartzea eskaini dio Nafarroak Espainiari

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 16a, 07:54

Eduardo Santos kontseilaria gutun bidez zuzendu zaie Jose Luis Escrivá Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio ministroari; eta Hana Jalloul Migrazioen Estatu idazkariari.

Nafarroako Gobernuak, Eduardo Santos Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariaren bitartez, Moriako (Lesbos, Grezia) kanpalekutik atera behar izan dituzten errefuxiatuak hartzeko dauden baliabideak eskaini dizkio Espainiako Gobernuari. Horretarako, Eduardo Santosek gutun bana bidali die Jose Luis Escrivá Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio ministroari eta Hana Jalloul Migrazioen Estatu idazkariari.

Gobernutik igorritako testuan, Morian bizitako tragediak "Nafarroako iritzi publikoa hunkitu" duela aitortzen da, eta arrazoi horrekin agerian geratzen da Nafarroak premia horrek eragindako pertsonak hartzeko duen borondatea. Gaineratzen duenez, dagoeneko erabilgarri dauden eta une honetan libre dauden baliabideetan  egin dakieke harrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!