Nafarroako ostalaritzak murrizketa berrien foru aginduaren aurkako helegitea jarri du

Zerbitzari bat, lanean, COVID-19aren aurkako neurriekin.

Aginduak edukieramugak ezartzen ditu gizarte jardueretarako, eta ostalaritzan barrako kontsumoa mugatzen du.

Aginduak edukieramugak ezartzen ditu gizarte jardueretarako, eta ostalaritzan barrako kontsumoa mugatzen du.

Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak  pandemiaren bilakaeraren aurrean euren sektorean muga berriak ezartzen dituen foru aginduaren aurkako helegitea jarri du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoan.

Helegitea atzo, astelehena, aurkeztu zuten, eta bertan, besteak beste, ostiralean sinatutako foru aginduan aurreikusitakoa bertan behera uzteko eskatu zuten.

Foru aginduan edukiera mugak ezartzen dira gizarte jardueretan, eta barrako kontsumoa mugatzen da ostalaritzan. Eguerdiko 12:00ak arte soilik baimentzen da, eta une horretan mahaian bakarrik kontsumitu ahal izango da, bai barruan, bai kanpoan.

Mahaietan, gainera, ezin dira sei pertsona baino gehiago bildu, orain arte baimenduta zeuden hamarren aldean.