715 plaza izanen ditu Nafarroako Gobernuaren 2020ko Lan Eskaintza Publikoak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 15a, 06:59

Horietako 332 Hezkuntzakoak izanen dira, 195 Osasunbidekoak eta 184 Administrazioko gainontzeko alorretakoak.

2020ko Lan Eskaintza Publikoaren proiektuaren berri eman zien atzo Foru Exekutiboak Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko dinsikatuei, LAB, CCOO, Afapna, ELA eta UGTri hain zuzen ere.

Plaza kopurua birjarpen edo erreposizio tasarekin loturik dago. Hau da, aurreko urtean Foru Administrazioan izan den erretiro eta baja kopuruarekin.

Sindikatuak kexu azaldu dira birjarpen tasaren erabilpenarekin. Izan ere, salatu dutenez, gauzak horrela administrazioko behin behinekotasun tasa ez da murriztuko.

LABek gogora ekarri du tasa hori Hezkuntzan %40koa dela. Eta CCOOk Osasunbidean %50era iristen dela.

Plazen banaketa zehatza irailaren 24an jakinaraziko die sindikatuei Amaia Goñik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak. Funtzio Orokorreko Mahaiak urriaren bostean aztertuko ditu alegazioak.

Gauzak horrela sindikatue, aurreikuspenen arabera, Lan Eskaintza Publikoa urria amaiera edo azaroa hasieran argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hortik aurrera, gobernuak hiru urteko epea dauka deialdia egiteko.

Hezkuntzako 332 plazak unibertsitatez kanpoko irakasleentzat izanen dira. Horien artean ez daude epai baten kontura Gobernuak aterako dituen G ereduko 108 plazak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!