Bi heriotza, 8 ospitaleratze berri eta 283 kasu positibo, atzo

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 14a, 15:35

Igandean 1.771 PCR egin ziren, eta %15,7k positibo eman zuten, %48k Iruñerrian. 

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, 283 kasu positibo berri erregistratu dira igande honetan, 1.771 PCR proba egin ostean (%15,7k eman du positibo).

Igande honetan, bi heriotza izan ziren Nafarroan COVID-19ren ondorioz: 92 urteko gizon bat eta 86 urteko emakume bat. 547 pertsona hil dira guztira. Nafarroako ospitaleetan 8 ospitaleratze berri izan ziren gaixotasun horrekin lotuta, horietako bat ere ez ZIUn.

Eskualdeka, Iruñean eta Eskualdean positiboen %48 izan dira, Tuteran %13 eta Lizarran %5.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!