42 lagun salatu dituzte botila festa egiteagatik

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 14a, 08:45

Iruñeko Udaltzaingoak 120 laguneko botila festa bat desegin zuen Irubiden igande goizaldean.

Larunbatetik iganderako goizaldean, 120 laguneko botila festa bat desegin zuten Irubiden, Iruñean. Iruñeko Udaltzaingoak 83 esku-hartze egin zituen larunbatean, 20:00etatik 06:00etara, horietako asko osasun araudia ez betetzearen ondorioz. Atzo gauerako Udaltzaingoaren dispositibo bat ezarrita zegoen, Foruzaingoaren patruilekin indartuta.

42 pertsona salatu zituzten bide publikoan botila festatan parte hartzeagatik; 17, derrigorrezko maskara ez eramateagatik; sei, distantzia errespetatu gabe erretzeagatik; eta 15, sei pertsonatik gorako taldeetan egoteagatik. Halaber, pertsona bat atxilotu zuten agenteen aurkako atentatua egotzita.

Bestalde, Landabengo ostalaritza-lokal bat salatu zuten, araudia ez betetzeagatik. Horren arduradunak poliziaren presentzia eskatu zuen, establezimendutik irteteari uko egiten zioten 60 pertsona inguru etxetik ateratzeko. Lokal bat ere salatu zuten, 22:00ak aldera alkohola saltzeagatik, eta Comedias kalea hustu behar izan zuten, ez zelako pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatzen ari, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi zuenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!