Sei pertsonara mugatu ditu bilerak Nafarroako Gobernuak, eremu publikoan. Sei pertsona elkartu ahalko dira gehienez, beraz, aurrerantzean; ez bada bizikideak direla, kasu horretan ez dago mugarik. Gomendioa eman zuen gobernuak aste hasieran, baina arau da orain neurria: nahitez bete beharrekoa.
Eremu pribaturako gomendioa da neurria, eta gehienez ere sei lagun elkartzeko mezua zabaldu du Santos Indurain osasun kontseilariak.
Neurriak
- Peña eta elkarte gastronomikoak itxiko ditu. 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan, tabernarik ez badago ez da derrigorrezkoa izanen.
- Tabernak: 12:00tik aurrera, ehienez sei pertsonako taldeak hartu ahalko dira establezimenduetan, eta soilik mahaian eserita. Barran kontsumitzea galarazi egin du goberuak.
- Ospakizunak: %50ko edukiera muga izanen dute ospakizunek, itxitako eta irekitako guneetan.
- Alkohola: Salmenta galarazita izanen dute dendek 22:00etatik aurrera; ez, ordea, tabernek.
Bihar, Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratzen direnean, jarriko dira indarrean neurriak. Hamabost egunez izanen dira indarrean eta ondoren berrikusi eginen ditu gobernuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!