Astelehenean hasiko da Osasunaren eta hamar zuzendari eta langile ohiren aurkako epaiketa

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 11a, 10:05

Ogasun publikoaren aurkako ustezko delituengatik epaituko dituzte. Patxi Izko presidente ohiak, Juan Antonio Pacual eta Miguel Artxankok deklaratuko dute astelehenean.

Irailaren 14an, astelehenean, hasiko da Osasunaren aurkako epaiketa, eta hilaren 24ra arte iraungo du.Epaiketako saioak 09:30ean hasiko dira, eta lehenengo egunean, bertaratutako alderdien aurretiazko arazoak entzungo ditu auzitegiak.

Ondoren, 10:30ean, Patxi Izko presidente ohiak deklaratuko du. Saio horretan bertan, beste bi auzipetuk ere deklaratuko dute, Juan Antonio Pascualek eta Miguel Artxankok.

Hurrengo egunean, irailaren 15ean, beste lau inputatu galdekatuko dituzte: Jose Manuel Purroy, Angel Luis Vizcay, Sancho Bandres eta Jesus Peralta.

Auzipetuen deklarazioak hilaren 16an amaituko dira, Manuel Ganuza, Jose Gomez eta Tomas Lopezen galdeketekin, baita Osasuna Klub Atletikoarena ere, pertsona juridiko gisa erruztatuta.

Lekukotzaren fasea hilaren 17tik 22ra bitartekoa da. 23an, bi aditu-proba egiteko, ondorioak behin betiko bihurtzeko eta txostenak egiten hasteko gorde da; aurreikusita dago hilaren 24an amaitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!