Ikastetxeetako protokoloa, puntuz puntu

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 11a, 09:23

300 ikasle inguru konfinatuta daude jada, inguruan koronabirus kasuak agertu direlako.

Ikasgelaren batean positibo bat atzemanez gero,Ikastetxeko zuzendaritzak jakinaraziko die familiei positibo emandako ikaslearen zein kontaktuk egin behar duten isolamendu.

Osasun zerbitzutik hitzordua emanen zaie isolatutako ikasle guztiei lehenengo PCR proba bat egiteko. PCRa positiboa bada, kasu positibo berritzat hartuko litzateke. Negatiboa bada, berriz, isolamenduan jarraitu beharko luke ikasleak, kasu positiboarekin harremana izan zuenetik hamar egun betetzen diren arte. Orduan bigarren PCR proba eginen litzaioke.

Bigarren proba negatiboa bada, isolamendua bukatutzat emanen litzateke eta ikastetxera itzuliko litzateke ikaslea. Positiboa bada, baieztatutako asintomatikotzat hartuko litzakete kasua. Hamar eguneko isolamendua hasiko luke berriro ikasleak, eta haren harreman kontaktuen jarraipena hasiko litzateke.

Konfinamendua bitartean ikasleren batek sintomak baditu, beste PCR proba bat eginen litzaioke. Hau positiboa bada, baieztatutako kasu positibotzat hartuko litzateke, 10 eguneko isolamendua hasi beharko luke eta kontaktuen jarraipena eginen litzateke. Negatiboa bada, isolamenduan jarraitu beharko luke ikasleak hamar egun bete arte. Orduan, bigarren PCR proba eginen litzaioke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!