196 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, eta hamasei lagun ospitaleratu

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 10a, 09:20

Osasun Departamentuaren laborategi bat.

Osasun sistema publikoko 36 profesionalek dute Covid-19a, %0,29k.

Nafarroak 196 kasu positibo berri erregistratu zituen astearte honetan Covid-19 birusarekin, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 2.298 PCR proba egin ostean; alegia, % 8,4k eman zuten positibo.

Asteartean, gaixotasun horrekin lotutako hamasei ospitaleratze berri zenbatu zituzten Nafarroako ospitaleetan, eta horietako bat ere ez zen ZIUn izan. Nafarroan ez zen Covid-19ak eragindako heriotzarik izan, eta, beraz, 540 heriotza izan dira birusarekin lotuta.

Eremuka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen %40 erregistratu dira, Tuteran %29, eta Lizarran %9.

Nafarroako ospitale sarean 117 pertsona daude ospitaleratuta Covid-19arekin, horietako zortzi ZIU postuetan daude eta beste hamabost etxean. Besteak, 94 paziente, solairuan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez, eta Covid-19 espazioak okupatzen dituzte.

Birusaren infekzioek Nafarroan metatutako intzidentziari dagokionez, atzoko kasuak gehituz gero, 11.598 dira gaur egun.

Gaur egun, osasun sistema publikoko 36 osasun langileri eragin die koronabirusak, hau da, 12.400 langileen %0,29ri. Azken astean, abuztuaren 1etik 8ra bitartean, 23 profesional izan dira birusaren eraginpean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!