Leitzan egindako 1.882 PCRetatik 35ek positibo eman dute

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 10a, 09:15

PCR proba bat egiten, Leitzan, iragan astean.

Baheketa bereziaren ondorioz egindako proben %1,86k eman dute positibo.

Asteburu honetan Leitzan egindako 1.882 probek, Osasun Departamentuak Leitzako Udalarekin koordinatuta egindako baheketa berezi baten ondorioz, 35 PCR positibo izan dituzte, hau da, %1,86.

Osasun Departamentuak erregistratutako kasu berrien ikerketa epidemiologikoa egiten ari da, kontaktu estuak atzemateko, horiei isolamendua eta beharrezko prebentzio neurriak jakinarazteko, Foru Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez.

Leitzan baheketa epidemiologikorako dispositiboa egin zuten joan den asteburuan, Covid-19aren intzidentzia altuak eraginda, eta bertan bizi diren 15 urtetik gorako 2.500 lagunei zuzenduta zegoen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!