Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak hamar minutuz jarduera gelditzeko deia egin die sektoreko establezimenduei, euren "eskubideak" aldarrikatzeko eta Covid-19ren kutsatzeen aurrean "sektorea erruduntzat" jotzearen aurka daudela adierazteko.
Elkarteak azaldu duenez, lanuztea 11:00etan izango da, eta establezimenduetako arduradunak euren lokalen atarian bilduko dira.
Ni batzen naiz. Salba ditzagun ostalaritza eta gaueko aisialdirako lokalak leloa aukeratu dute protesta ekintzarako.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!