Gorakada nabarmena berriz ere Nafarroan: 261 positibo atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 9a, 09:33

PCR proba bat egiten, Leitzan, iragan astean.

Egun bakarrean bikoiztu egin dira koronabirus kasuak. Osasun Departamentuak eskatu du familiako eta lagunarteko ospakizunak bertan behera uztera, birusaren transmisioa geldiarazteko

Nafarroak 261 kasu positibo berri izan ditu astelehen honetan, NafarroakoOsasun Publikoaren Institutuak (ISPLN) atzo emandako datuen arabera. Hala, egun bakarrean bikoiztu egin dira atzemandako kasuak. 2.760 PCR proba egin zituzten; berriz ere, egun berean egindako proba kopuru handiena da.

Ospitaleetan koronabirusarekin lotutako 12 ospitaleratze berri izan ziren, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Ez da hildakorik izan, eta, beraz, 540 heriotza daude erregistratuta koronabirusarekin. Eremuka, Iruñerrian positiboen %47 erregistratu dira, Tuteran %25, eta Lizarran %6.

Nafarroako ospitale sarean 115 pertsona daude ospitaleratuta birusarekin, horietako 7 ZIU postuetan daude eta beste 15 etxeko ospitaleratzean. Gainerakoak, 93 paziente, solairuan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan ala ez ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 11.402 da gaur egun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!