Oier Sanjurjok Osasunarekin berritu du 2022ra arte

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 8a, 09:01

Osasunak jakinarazi du Oier Sanjurjo taldeko kapitainaren kontratua berritu duela 2022ko ekainera arte, orain arte hitzartutakoa baino denboraldi bat gehiago.

Oier Sanjurjo Osasunako egungo kapitainak talde gorritxoaren elastikoa janzten jarraituko du, gutxienez beste bi denboraldirako; izan ere, Osasunak iragarri du 2022ko ekainera arte luzatuko duela haren kontratua, orain arte klubarekin hitzartuta zuena baino denboraldi bat gehiago.

Hala, klubak aitortu egin dio taldeari egindako ekarpena, Osasunak bigarren denboraldia egingo baitu jarraian Lehen Mailan.

Sanjurjok 34 urte ditu eta bere kirol ibilbideko unerik onenetako batean dago, talde nafarrak Lehen Mailan jarraitzearen arrakastaren oinarrietako bat delarik; zutabeetako bat. 274 norgehiagoka jokatu ditu oraingoz Nafarroako taldearekin, eta horrela, partida ofizial gehien jokatu dituen futbolaria da. Datorren larunbatean 12. denboraldia hasiko du taldean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!