Agerraldi erraldoia Uvesan, 175 positiborekin, langileen %25

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 28a, 10:42

Tuterako Uvesa enpresa.

175 positibo baieztatu dituzte, 2.444 PCR egin ondoren. CCOO eta ELAk enpresa "berehala" ixteko eskatu dute.

78 koronabirus kasu berri erregistratu zituen atzo Nafarroan, eta beste 175 positibo gehigarri, Tuterako eremuan kokatutako haragi sektoreko Uvesa enpresan egindako proben ondorioz; guztira 2.444 PCR egin zituzten, pandemiaren hasieratik izandako kopururik altuena.

Jakina denez, Osasun Departamentuak PCR proben baheketa bat egin zuen asteazkenean Tutera inguruko Uvesa epresan, 640 langileen artean kasu positiboak antzeman baitzituzten. Emaitzak atzo jakinarazi zituzten, eta Osasun Publikoaren Institutuak azterketa zehatzagoa egiteko zain daude.

PCR proban positibo eman duten 175 langileak isolatuta daude dagoeneko, eta "guztiak sintomarik gabekoak" direla gaineratu du enpresak.

Positibo eman duten pertsonetako batzuk erkidego mugakideetan bizi dira (Aragoi, Soria eta Errioxa), eta horrek konplexutasuna gehitzen dio agerraldi horren kudeaketari, orain arte Foru Erkidegoan erregistratutako lan eremuko handiena izan dena. Hori dela eta, Osasun Departamentuak Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari jakinaraziko dizkio bere ohiko zaintza sistemaren bidez baieztatutako 78 kasuak.

Osasun Departamentuak jakinarazi du enpresako zuzendariekin aztertzen ari da zer neurri hartu behar diren agerraldiarekin lotuta, eta, aldi berean, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko teknikariekin eta Lehen Mailako Arretako taldeekin lan egiten ari da “esku hartze integral eta espezifiko” batean, agerraldiaren miaketa, kontaktuen jarraipena, isolamenduak eta testak egiteko.

Itxiera eskaera

ELA eta CCOO sindikatuek (8 ELA, 5 CCOO eta 4 UGT) jarduera "berehala" gelditzeko eskatu dute, positibo kopuru handia ezagutu ostean. Datuen aurrean, esan dute “arrisku handia" dela lantegiko langileen eta haien familien osasunerako, eta baita Erriberako gizarte osoarentzat ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!