"Aurreikuspen onei eta salmenten susperraldiari esker", goranzko malgutasun neurriak eskatu dizkio Alemaniak Volkswageneko Nafarroako lantegiari. Hala eman dute jakitera ostegun honetan COVID 19ren aurkako neurrien jarraipena egiten duen Batzorde Mistoan, Nafarroako Volkswageneko UGTk ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hala, "aurreikuspen onei eta salmenten susperraldiari esker, Alemaniak malgutasun-neurriak martxan jartzeko aukera aztertuko duela iragarri da, hala nola etenaldiko joan-etorriak, eta horrek langileak kontratatzea ekarriko luke", azaldu du. UGTko atal sindikalak "ezohikotzat" jo du albistea, "bizi dugun testuingurua kontuan hartuta".