Frantsesek Marseillesa, Galiziarrek Os Pinos eta Katalanek Els Segadors abesten duten moduan, zer kantatzen dute euskaldunek beren herria ordezkatu nahi dutenean? Galdera horri tiraka duela hilabete, kultur arloko hainbat pertsonek bat egin zuten Euskal Herriko ereserkia izendatzeko asmoarekin. "Egia da, euskarazko abesti batzuk etengabe erabili direla gure gizarte liturgietan" azaldu du aurkezpenean Gontzal Mendibil msuikariak, "Baina haietako batek ere ez du pisu, historia eta hedadura nahikorik herrialde osoa ordezkatzeko".
´Gernikako Arbola´ hautatzerako orduan, bere sinbologia eta historia izan dira garrantzitsuena. "Euskal eta nazioarteko ereserki bat da, munduko sinbolo, lurralde guztietan dokumentatua, denboran iraun duen historia eta epikaren jabe" azaldu dute manifestuan, "Oso askotariko ideologietako pertsonak hunkitzeko gai den kantua".
Sinatzaileen artean, Euskal Herri osoko musikariak daude, tartean Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendaria, Fermin Balentzia, Joseba Irazoki, Anje Duhalde, Eñaut Elorrieta, Mikel Markez, Amaia Zubiria edo ta Evaristo Paramos daude besteak beste.
‘Gernikako Arbola’ Euskal Herriko ereserkia izan dadila eskatu dute goizean Iruñean hainbat musikari eta kulturgileek pic.twitter.com/r2vOvhBLmt
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) August 12, 2020