"Atzoko datu altuak ez dira sobera larritzekoak eta gaur beherakada ere ez da lasaitzeko modukoa" halaxe azaldu du Santos Indurain, Osasun Kontseilariak egun Nafarroan bizi dugun egoera, "Alarma egoeran gaude, osasun arlotik erantzuten eta kasu guztiak kontrolpean ditugu, beren aztarnak jarraitzen".
Atzoko 146 positiboen ostean, gaur 59 koronobirus kasu berri antzeman direla azaldu du Indurainek. Hori bai, azken egunetan, ospitaletan arreta behar duten pertsonen kopurua etengabe ari da hatzen. Atzo 6 pertsona ingresatu ziren Nafarroan, horietatik bi Zainketa Intentsiboetako Unitatean, non une honetan 8 gaixo daude artatuta.
Atzo Tuteran pertsona bat hil egin zen koronabirusarekin, larunbatetik honat zendu den bigarren gaixoa. Pandemia hasi zenetik 531 pertsona hil dira Nafarroan.