Musika, dantza flamenkoa eta Europako antzerkiko klasikoak, Erriberriko Jaialdiaren azken txanpan

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 31a, 09:24
Argazkia: Erriberriko Antzerki Jaialdia.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak musika eta dantza proposamenekin eta Kafka eta Bretchen gisako klasiko europearretan oinarritutako ikuskizunekin ekingo dio azken txanpari. Kimera, Yo, la peor del mundo, Burdina/Hierro eta Madre Coraje emanaldietarako sarrerak agortu egin dira.

Amaierara iristen ari da aurtengo Erriberriko Antzerki Jaialdia. Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Baluarte Fundazioarekin elkarlanean, 21. edizioan Espainiar poesiatik gaur egungo Europako antzerkira leloa duen egitaraua prestatu du aurten.

Ostiral honetan, Iluna Producciones konpainiak Poética Teatral zikloko Ahora me turno a mí lanaren bigarren emanaldia eskainiko du Tafalla Kulturgunean, 20:00etan. Miguel Goikoetxandiaren dramaturgia eta zuzendaritzarekin eta Ana Berrade eta David Larrearen emaitza da.

Bi ordu geroago, 22:00etan, Yo, la peor del mundo, Vaivén Produccionesen musika ikuskizuna izango da ikusgai La Cavan, Sor Juana Ines de la Cruzen bertsoetatik abiatuta, Olga Margalloren zuzendaritzapean eta Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto, Ana Pimenta eta Ugaitz Alegria aktoreekin. Antzezlanerako sarrerak agortuta daude.

Larunbatean, Expediente k (La carta al padre) lana taularatuko dute Tafalla Kulturgunean, Associació Cultural Manel, Teatre Principal de Vilanova i la Geltrú, Círcol Catòlic de Vilanova i la Geltrú taldearen laguntzarekin. Kafkaren Carta al padre testuan oinarrituta, Alex D. Capok zuzentzen du eta Dafnis Balduzek interpretatzen du.

Flamenkoa ere iritsiko da La Cavara, Adriana Bilbao, Beñat Achiary eta Imajikek ekoitzitako Burdina/Hierro ikuskizunarekin. Kasu horretan ere sarrerak agortuta daude.

Igandean ospatuko da 21. Edizioko azken jardunaldia. Arratsaldeko 20:00etan Tafalla Kulturgunean El crimen fue en Granada Poetika Teatral zikloaren azken emanaldia izango da. Lan hori La Navek aurkeztuko du, Marta Juaniz aktorearen zuzendaritzapean, Jose Maria Asin eta Pablo Asiainekin batera. Ordu berean, Erriberriko Kultur Etxean, Yarleku Teatrok egoitza artistikoan egindako lanaren erakusgarri bat taularatuko du.

Erriberriko jaialdia La Cavan amaituko da aurten, 22:00etan, Madre coraje Atalaya TNT ekoiztetxearen lanarekin, Ricardo Iniestaren zuzendaritzapean eta Marga Reyes, Lidia Mauduit, Raul Vera, Jeronimo Arenal, Silvia Garzon, Manuel Asensio eta Maria Sanzen interpretazioarekin. Lan horretarako sarrerak ere agortu dira.

Sarreren salmenta

Sarrerak saltzen jarraitzen dute, bai internet bidez, www.oliteteatrofestival.com eta www.baluarte.com webguneetan, bai aurrez aurre, Baluarten, 11:00etatik 14:00etara eta 17: 00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Abuztuaren 2ra arte, ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik larunbatera.
Erriberriko Ardoaren Museoko Turismo Bulegoko leihatilak (Teobaldoen plaza, 4) 17:00etatik 19: 00etara funtzionatzen du, astelehenetik larunbatera. Igande eta jaiegunetan, ordutegia 12:00etatik 14:00etara izango da. Gainera, emanaldien egunetan 17: 00etatik 21: 30era egongo da zabalik.

Tafallako ikuskizunetarako sarrerak Tafalla Kulturguneko leihatilan eta online baino ez dira salduko. Sarreren prezioa aldatu egingo da obren eta ospakizun gunearen arabera; gainera, funtzio bakoitzeko lau eserlekuko erreserbatuta egongo dira mugikortasun urriko pertsonentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!