61 kasu berri erregistratu ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 31a, 07:56

Nafarroako ospitale sarean 35 lagunek jarraitzen dute COVID-19rekin, eta horietako bat ZIUn dago. Atzo pertsona bat ospitaleratu zuten.

Atzo 1.593 PCR egin ziren osasun sare publikoan, eta horietatik 61 izan dira positiboak.

Erregistratutako agerraldiei dagokienez, bederatzi kasutan igo da Mendillorrin eragin esanguratsua izan duen aisialdiari lotutako agerraldia, 193 kasu metatu dira. Gainera, aurretik jakinarazitako bi agerraldiri lotutako beste hiru positibo izan dira. Bi agerraldi berri jakinarazi dira, bat bi kasu berrirekin eta zazpi guztira, eta beste bat aurreko egunetako lau kasu pilatuko lituzkeena.

Kasu berri gehienak Iruñean eta eskualdean daude, eta gehienak 15 eta 30 urte bitartekoen artean (% 50 inguru).

Nafarroako ospitale sarean 35 lagunek jarraitzen dute COVID-19rekin, eta horietako bat ZIUn dago. Guztiek positibo eman zuten PCR proban, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez. Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik, atzo beste ospitaleratze bat gertatu zen Nafarroan COVID-19 birusaren ondorioz, ospitaleratzeko arrazoi nagusi gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!