Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak adostu dute % 2,3ko defizita ezartzea Foru Erkidegoarentzat

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 30a, 09:54

Elma Saiz Ogasun kontseilaria, prentsaurreko batean.

Akordioak jasotzen duenez, helburua "gorantz berrikusi ahalko da datozen asteetan, Nafarroako egoera ekonomikoak hala eskatuko balu".

Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua akordio batera iritsi dira Foru Erkidegoarentzat defizit helburu berri bat ezartzeko, % 2,3koa, hain zuzen ere. Akordioa lortu arte, defizit helburua %0koa zen Nafarroarentzat.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ogasun Ministerioak azken orduetan adostutako akordioak, gainera, ezarritako defizit muga berria "hurrengo asteetan gorantz berrikusiko da, Nafarroako egoera ekonomikoak hala eskatuko balu".

"COVID-19ren pandemiaren ondorioz sortutako krisi ekonomikoak ekarritako diru bilketa dela eta, beharrezkoa zen defizit helburu berri bat ezartzea, Nafarroako Gobernuak bere gain hartutako erronkei bermeekin aurre egin ahal izateko", azaldu dute.

Hori dela eta, duela aste batzuetatik hona, Nafarroako eta Espainiako exekutiboek hainbat elkarrizketa egin dituzte, eta, horietan, bien arteko sintonia ona izan da; lehen adostasun-puntua, egungo egoera desblokeko xedez defizitaren helburu berria ezartzea izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!