37 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusarekin

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 29a, 12:34

Atzo 44 kasu positibo berri atzeman zituzten Nafarroan. 1.524 PCR proba egin zituzten sare publikoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako behin-betiko datuen arabera, 44 kasu positibo berri izan ziren atzo Nafarroan. Gehienak (% 60 inguru) Iruñean eta eskualdean biltzen dira, eta gehienak 15 eta 30 urte bitartekoen artean (% 40 inguru), baina intzidentzia-mailak jaitsi egin dira aurreko asteekin alderatuta.

Gaur egun, 37 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusarekin, horietako bat ZIUn. Atzo ez zen hildakorik izan, beraz, pandemia hasi zenetik 529 pertsona hil dira. Bestalde, atzoko egunean COVID-19 diagnostikorako 1.524 PCR proba egin zituzten sare publikoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!