Nafarroak 82 kasu berri eta bost ospitaleratze erregistratu zituen larunbatean

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 27a, 09:10

Santos Indurain Osasun kontseilaria, prentsaurreko batean.

Mendillorriko agerraldian bederatzi kasu berri antzeman dituzte, eta guztira 170 dira. Tuterako ezkontzaren agerraldiak, berriz, 51 laguni eragin die. 

82 kasu berri eta bost ospitaleratze izan ziren larunbatean Nafarroan, Osasun Departamentuaren datuen arabera. Ostiralean 63 kasu berri eta ospitaleratze bat izan ziren.

Agerraldi nagusien bilakaerari dagokionez, Mendillorrikoak 9 kasu berri izan ditu, eta guztira 170 dira. Tuterako ezkontzaren agerraldiak 51 laguni eragin die. Uztailaren 6an Iruñean egindako bazkariaren agerraldiak zazpi kasu gehiago izan ditu, eta dagoeneko 33 dira. Eta Iruñerriko beste agerraldi batean beste bi kasu zenbatu dituzte, 18 guztira.

Gainera, bost agerraldi "txiki" izan dira Iruñean eta eskualdean, aurretik jakinarazitako kasuekin, Foru Gobernuak azaldu duenez.

Larunbatean, Osasun Sailak 1.948 PCR proba egin zituen, orain arte egindako proba kopururik altuena.

Asteburuan, gainera, PCR probak egin dizkiete Mendilloriko gazte guztiei, eta bihar jakingo dira emaitzak. Erabakigarria izango da agerraldi horren bilakaeran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!