Emakume gazte bat itota hil da Milagron, Aragoi ibaian bainatzen ari zela

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 24a, 07:08
Aragoi ibaia, Milagrotik igarotzean.

18 urteko neska bat itota hil zen atzo Aragoi ibaian, Milagron, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Haren senideek SOS Nafarroaren 112 telefonora deitu zuten, neska La Presa eremuan uretan zegoela eta ez zutela ikusten adierazteko.

Larrialdiak kudeatzeko zentroak Suhiltzaileen Zerbitzuko Uretako Erreskate Taldea eta Azkoiengo parkeko dotazioak mobilizatu zituen, guardiako mediku taldearekin eta anbulantzia medikalizatu batekin batera, baita Milagroko Udaltzaingoa ere.

Neska desagertu eta ordu erdira, eta sorospen taldeak iritsi baino minutu batzuk lehenago, haren gorpua aurkitu eta uretatik atera zuten. Talde medikoa suspertzen saiatu zen. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!