"Alde biko negoziazio honetan gai asko daude mahai gainean, eta ezin dugu berririk iragarri, baina aurrera egin eta negoziazioaren emaitza dugun unean, zalantzarik gabe, horren berri emango dugu eta beharrezko azalpen guztietarako egongo gara", esan du Elma Saizek, prentsaurreko baten ostean. "Negoziazioak aurrera jarraitzen du eta ildo beretik jarraitu behar dugu", gaineratu du.
Ogasunak urteko bigarren hiruhilekoan izango dituen diru sarrerei dagokienez, kontseilariak esan du "datozen egunetan" iragarriko dituztela BPGren eta diru bilketaren kopuruak.
"Oso urte berezia da. Atzerapen batzuk egon dira, zerga horiek aurrerago eraman dira, eta horrek oso zuhurrak izatea eragiten digu, baina ohi bezala egingo dugu agerraldia hiru hilean behin”.