66 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan azken 24 orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 23a, 12:06
Santos Indurain kontseilaria, prentsaurreko batean. (Nafarroako Gobernua)

Kutsatuen kopuruak behera egin du. Mendillorriko 2.400 gazteri egingo dizkieten PCR proben emaitzak falta dira oraindik.

Nafarroan 66 kasu berri izan dira azken egunean, Santos Indurain Osasun kontseilariak Ser irrati kateko Hoy por Hoy saioan aurreratu duenez.

Beraz, kutsatutakoen kopuruak behera egin du. Dena den, erabakigarriak izango dira Mendillorriko 2.400 gazteri baino gehiagori gaur, bihar eta larunbatean egingo dizkieten PCR proben emaitzak. Hori da une honetan foru erkidegoaren foku nagusia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!